Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
1790 
Jatorria:
ASIA -> TAIWAN 
Egilea / emailea:

Ez dakigu.

 
Soinu-tresnak:

DONGXIAO

 
Kokapena:
Erakusketa biltegia; aerofonoak 
Eskurapenaren azalpena:
Julio Abascalek interneten eskuratua. 
Deskribapena:

Banbuzko flauta da, 9 segmenturekin. Kanpoaldea lakatua edo barnizatua du. Ahoko aldean gorriz idatzitako testua du: "Yunlin" (Taiwango zonalde bat da) "Zen" (tenplurako bereziki egina). Beltzez idatzitako testua ere badu; bertako itzultzaile baten arabera, Biblia budistaren hitzak dira, itzultzen ez direnak, eta monjeek ikasten dituztenak. Doinuak osatzeko 6 zulo ditu, 5 aurrealdean eta 1 atzealdean. Behealdean beste 2 zulo ditu, hatz-jokoarekin estaltzen ez direnak baina afinazioari eragiten diotenak, belarriak (vientos/oídos/aires).

 
Materialak:
KANABERA; BANBU
 
Neurriak:
L.: 60,5